Hirugarren Txalaparta Festa ospatuko dute gaur, Araian (Araba).
Egun osorako egitaraua antolatu dute. 13:00etan hasiko da, bi emanaldirekin: Txalaparta Non Stop agertokian, eta igerilekuan, berriz, Lautada bertso eskola. 18:00etan, Aguraingo Sorginetxe txarangak giroa alaituko du, igerilekutik herrira bidean dauden tabernetan barrena. Gaztetxean, Araiatx eta gaztetxeko gazteek joko dute. Erre Puierren, Sarako Zalapartaka taldea ariko da. Aratzen, Dalton Anaiak talde gasteiztarrak joko du. Kasinoan, Txalaparta Lezao ariko da. Zubigain-Atxan, Kolpez Kolpe gaseiztarrak ariko dira. Batzokian, Iruñeko Lleioan txalaparta taldea izango da. Kuttunan, Txalamako talde gasteiztarrak joko du. Umandin, Amazur sestaoarrak. Benen, Hutsun Iruñeko taldea izango da. Horrez gain, Txalaparta kalean, kontzertu ugari izango dira 22:00etan: Altsasuko Arrebote eta Irungo Bad Sound System taldeek joko dute.
Kontzertuez gain, hirugarren jaialdi honetarako, argazki lehiaketa bat antolatu du Azken Kolpe kontrakultura elkarteak. Argazkiak Txalaparta Festa egunean bertan egingo dituzte, txalapartaoinarri hartuta; parte hartzaile bakoitzak gehienez ere bost argazki aurkez ditzazke, Internet bidez. Lehen aldia da horrelako lehiaketa bat antolatzen dutela.
ARAIA TX
Noiz. Gaur, 13:00etan.
Non. Araian (Araba).
Zer. Txalaparta festa.
Txalaparta Festa Araian
Txalapartaren erritmoa gailenduko da gaur Araian; hainbat kontzertu antolatu dituzte egun osorako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu