Txalaparta jaia mendi gainean

Izpegi aldean 'txakun-txan-txakun' doinuak entzun ahalko dira gaur, aurtengo Txalaparta Topaketan

Izpegiko Txalaparta Topaketarako aurtengo afixako irudi bat. Z / BERRIA.
Erredakzioa
2011ko irailaren 11
00:00
Entzun
Txalapartak dolaretik kalera egin zuen, baina, tarteka, mendi txangoa egitea maite du. Txalaparta Topaketa du izena Izpegi mendi gainera (Baigorri, Nafarroa Behera) musika daraman ekimen horrek. Urtero antolatzen dute Baigorriko eta Baztango txalapartariek, eta gaur egingo dute aurtengoa. Egun batez, ez da musika eta mendiaren artean hautatu beharko.

Urtero legez, Elorrietako lepora abiatuko dira musika eta mendizaleak 10:00etan. Euskal musika eta kultura bultzatzea xede du Zimako Talde Koordinakuntzak, eta berak antolatu du topaketa. Txangoaren ondoren, mendi gainean bazkaldu asmo dute, eta 16:00etatik aurrera hasiko da musika.

Txalaparta doinuez gai, kantuak aireratzeko eta bestelako edozein tresna astintzeko, ikusteko eta entzuteko aukera egongo da topaketan, agertoki paregabean, betiere.

Zimako Talde Koordinakuntzako Paxkal Indok txalapartari guztiak gonbidatu ditu ekimenera. «Dirurik ez, baina arratsalde gozo baten pasatzeko aukera» egongo dela agindu du antolatzaileak.

IZPEGIKO TXALAPARTA TOPAKETA 2011

Noiz. Gaur, 10:00etatik aurrera.

Non. Izpegiko gainean (Baigorri, Nafarroa Behera).

Harremanetarako. Paxkal 0687-44 03 88.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.