Punta-puntako bertsolariak bilduko dira gaur Markina-Xemeinen (Bizkaia),Barinaga auzoko San Anton jaien harira. Aitor Sarriegi, Arkaitz Estiballes, Julio Soto eta Alaia Martin gonbidatu dituzte bertso jaialdirako, eta Jose Felix Zamakola ariko da gai-jartzaile lanetan. Saioa auzoko eliza nagusian izango da, 17:30ean.
Gipuzkoako azken bertsolari txapelketan Sarriegi izan zen garaile; Bizkaikoan Estiballes, eta Nafarroakoan Soto. Hilabete ere ez da Sarriegik txapela lortu zuenetik. Abenduaren 18an Beñat Gaztelumendiri gailendu zitzaion Gpuntuko finaleko buruz burukoan, 5,5 punturen aldearekin. Estiballesek ere Sarriegiren egun berean lortu zuen garaipena, baina urtebete lehenago. Etxahun Lekueren aurretik sailkatu zen BECen jokatutako finalean.
Iaz ez ezik, 2010ean ere jantzi zuen Nafarroako txapela Julio Sotok. 2010ean Arkaitz Goikoetxearekin lehiatu zen buruz burukoan; iaz, berriz, Xabier Silveira izan zuen aurkari. Alaia Martinek, txapelik eskuratu ez badu ere, maila ona erakutsi zuen Gipuzkoako txapelketan. Hirugarren postuan sailkatu zen Ilunbeko finalean, Sarriegiren eta Gaztelumendiren atzetik.
BERTSO SAIOA
Noiz. Gaur, 17:30ean.
Non. Markina-Xemeinen (Bizkaia), Barinaga auzoko eliza nagusian.
Txapela kentzeko bertso saioa
Aitor Sarriegi, Arkaitz Estiballes, Alaia Martin eta Julio Soto bertsotan ariko dira gaur, Markina-Xemeinen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu