Cirque du Soleil konpainiaren estiloa, baina antzoki batean. Horra Finzi Pasca taldea Bilboko Arriaga antzokian ematen ari den ikuskizuna deskribatzeko saio bat. Donka, gutun bat Txekhovi lana ekarri dute, zirkua, antzerkia eta biografia nahasketa bat.
Daniele Finzi Pasca antzerkigilea da antzerki zuzendaria, koreografoa eta clowna. Besteak beste, Cirque du Soleil eta Cirque Eloizerekin egin du lan. Lehengoarekin, Corteo ikuskizuna sortu zuen, eta, bigarrenarekin, Rain eta Nebbia, besteak beste.
Lugano jaioterrian sortu zuen (Suitza), azkenean, bere izena duen konpainia. Txekhov idazlearen lana, biografia eta haren egunkarietako testuak eta isiltasunak islatu nahi izan ditu Donka, gutun bat Txekhovi lanean. Donka esaten diote Errusian arrantzaleen kanaberaren puntan jartzen den kanpaitxoari, arrainak amuari heldu diola ohartarazten duen horri.
Txekhoven mundu poetikoa pailazo eta akrobaten estetikarekin taularatu du Finzi Pascak, eta ikusteko poema bat osatu du. Berak idatzi eta zuzendu du lana, eta koreografiez zein argiztapenaz arduratu da. Maria Bonzamigok sortu du musika.
'DONKA, GUTUN BAT TXEKHOVI'
Noiz. Gaur, 20:00etan. Bihar, 19:00etan.
Non. Arriaga antzokian, Bilbon. Sarrerak: 8 eta 30 euro artean.
Txekhov, antzerki-zirkuan
Finzi Pasca konpainia idazle errusiarraren inguruko ikuskizun bat taularatzen ari da Bilbon: 'Donka'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu