Anoetako (Gipuzkoa)Txolarre irratiak hamar urte beteko ditu datorren abenduaren 26an. Horren harira, Txolarre eguna antolatu dute larunbaterako. Goizetik hasi eta gauera arte iraungo du festak.
Kalejirak emango dio hasiera egunari; Loatzo musika eskolak girotuko du Txolarretik Anoetako plazarainoko bidea. 12:30ean izango da hori, eta ondoren bertsoak entzun ahal izango dira, bazkariarekin batera. 14:00etatik aurrera Aitzol Barandiaran eta Amaia Agirre bertsolariak saioa eskainiko dute Kuku elkartean. Bazkalosteko bertso saioaren ondotik, triki poteoa egingo dute herriko kaleetan zehar.
Sarrerak aldez aurretik
Berri Txarrak taldearen kontzertua izango da antolatutako ekitaldietan azkena. 22:30ean hasiko da, Anoetako gaztetxean. Kontzerturako zein bertso bazkarirako txartelak aldez aurretik eros daitezke.
Bertso bazkariko sarrerak Itzulin, Buztinan eta Txolarre irratiaren egoitzan daude salgai, 20 eurotan. Kontzerturako txartelek, berriz, 8 euroko prezioa dute, eta Txolarreren egoitzan eskura daitezke.
KOMUNIKAZIOA
Txolarre irratiak hainbat jarduera antolatu ditu hamargarren urtemugan
Kalejira, bertso bazkaria, triki poteoa eta Berri Txarrak-en kontzertua izango dira Anoetan, larunbatean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu