Txosna Batzordea, pozik jendearen erantzunarekin
GASTEIZ. Gasteizko Txosna Batzordea pozik agertu da jaien inguruan, eta txosnetan lanean aritu direnen ahalegina eskertu du. Murrizketak direla-eta egin behar izan duten ahaleginak erantzun ona izan duela nabarmendu dute. Herri bazkarian 900 pertsonak hartu zuten parte, eta 14.000 afari inguru banatu dituzte guztira, batzordearen arabera. Dena den, gaitzetsi egin dute udalak puntu beltzen inguruan adostutako neurriak bete ez izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu