Gasteizko Txosnek 2016ko jaietarako egitaraua xehatu dute, gaur goizean. Hona hemen, egunez egun, unibertsitateen eremuan egongo den eskaintza:
Abuztuaren 4a: 20:30ean irekiko dute gunea, eta ordu bat geroago irekiera ekitaldia egingo dute. Kontzertuak 22:30ean hasiko dira, The Capaces taldearekin. 24:00etan La Gran Pegatinak joko du, eta 02:30ean, Itaca Bandek.
Abuztuaren 5a: Preso eta Iheslarien Eguna. 15:00etan, herri bazkaria egongo da, eta 21:30ean, preso eta iheslarien eguneko ekitaldi nagusia. 22:30ean hasiko dira kontzertuak. Tajon Prieto eta Los Kuajalotes taldea hasiko da, eta 01:00ean Akerbeltzek joko du. 03:30ean, Elepunto disko jartzaileak hartuko du lekukoa.
Abuztuaren 6a: Entxosnazio Eguna. 13:00ean, bertso saio ibiltaria egingo dute, eta 14:30ean, herri bazkaria hasiko da. Bazkalostea hainbat ekintzarekin girotua egongo da. Iluntzean, 24:00etan, Eskean Kristok joko du, 02:00etan En Tol Sarmientok, eta 03:30ean Pintxa Crocrette 82k luzatuko du jaia.
Abuztuaren 7a: Gazte Eguna. 14:30ean, bazkaria izango da. 22:30ean, Niña Coyote eta Chico Tornado igoko dira taulara; 24:00etan, Lagrimas de Sangre, eta 02:00etan, Green Valley. 03:30etik aurrera DJ Lorok eta Selektah Stepik jarraituko dute jaiarekin.
Abuztuaren 8a: Ikasle Eguna. 14:30ean, bazkaria egingo dute, eta 22:30ean, kontzertuak hasiko dira, Montauk taldearekin. 24:00etan, Capsulak joko du, eta 02:00etan, Willis Drummondek. 03:30etik aurrera, Rockakolo disko jartzailea egongo da.
Abuztuaren 9a: Egun Feminista. 18:30ean Transzeledontziaren jaitsiera irudikatuko dute, eta 20:30ean, Matxirulo sin piñata jolasak hasiko dituzte. 20:30ean, Ovarios Verdes Fritos antzezlana izango da, eta, ordu bat geroago, afari feminista. Kontzertuak 22:30ean hasiko dira, Ane Guriarekin. 24:00etan, Zook joko du, eta 01:30ean, Las Tea Partyk. Daybon disko jartzaileak emango die amaiera jaiei.