Sei hautagaitza horiek lortu dute beharrezkoa zuten babes maila bozketan egoteko. Alkateari dagokio aukeratzea nork botatzen duen Iruñeko sanferminetako txupinazoa, eta aurreneko aldiz aukeratuko dute galdeketa bidez nork jaurtiko duen. Sanferminetako Mahaian dauden 50 elkarte inguruk bideratu dituzte proposamenak, eta ekainaren 10etik 17ra bitartean izango da bozkatzeko epea.
Iruñeko Udalaren webgunearen bidez, 010 herritarrentzako arretarako telefono zenbakira deituz edo Civivox sareko zentroetan eman ahal izango dute botoa Nafarroako hiriburuan erroldatuta daudenek.