Udala lotsarazteko hogeita zortzi salaketa Bilboko txosnetan
Txosnetan jarritako 28 karteletan, konpartsek beste hainbeste salaketa jarri zituzten atzo 'Lotsaren korridorean'. Gehienek Udalaren jai ereduarekin dituzten ezadostasunak plazaratzen zituzten. Esaterako, auzoetako jaiak antolatzeko kulturako aurrekontua 1.002 eurokoa dela salatu dute, eta jai batzordearen funtzionamendu eskasa azaleratu. Konpartsei euren egitarauak antolatzeko garaian jartzen dizkien trabak ere jakinarazi zituzten. Esaterako, konpartsak jaien hasierako txupinean ez egoteko hainbat saiakera egin izana, edo inauterietako egitaraua antolatzeko trabak salatu zituzten. Horretaz guztiaz gain, euskararekiko udalak duen jarrera epela azaleratu zuten, euskararen ordenantzarik ez duen hiri bakarra dela gogoraraziz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu