Udalaren jarrera kritikatu du Peñen Federazioak
PEÑAK. Iruñeko Peñen Federazioak udalak Gora Iruñea! plataforma egitaraua garatzeko espaziorik gabe utzi izana salatu du. «Lehiaketa antolatu dute espazio publikoak erabiltzeko; lehiaketa horretan enpresa pribatuak eta herri mugimenduak aritu dira, batera. Hori ez zaigu bidezkoa iruditzen», salatu dute peñek. Gora Iruñea! plataformaren egitaraua udalak onartutakoa baino zabalagoa dela azpimarratu dute. Udalaren gardentasun eza agerian gelditu da, haien ustez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu