Hori erakutsi zuten atzo ehunka gaztek. Berriro euria eta berriro giro aparta Euskalgunean. Gauez gehien bat. Mozorro eguna zuten konpartsek eta inauteri bihurtu ziren kontzertuak. Lur Jota, Kloratita, Anestesia eta Nan Roig eta Roigen aritu ziren oholtza gainean. Zale porrokatuenak eskenatokiaren ondo-ondoan, saltoka eta kantuka. Parrandazale lasaiagoak zertxobait urrunago: txosnetan zurrutean eroso asko.
Izan ere, Areatza ez zegoen goraino beteta. «Txosna barruan eskertu egiten da jende gutxiago egotea, baina guk gurago dugu Euskalgunea betiko legez ikusi». Gaztez lepo, alegia. Eta Hor Dago! Abanten behintzat jende asko zebilen atzo barra inguruan. Barraren atzean BERRIAko zuzendari Martxelo Otamendi eta beste kazetari ezagun batzuk; Julio Ibarra tartean. Barraren beste aldean, berriz, egunkari horretako lagunen txosnara eztarria freskatzen eta kuxkuxean joandakoak. Aurpegi ezagunak bertatik bertara agurtzeko aukera.
Makina bat zurito eta kalimotxo zerbitzatu zituzten Otamendik eta lagunek. Aste Nagusira etorri etalanera, baina gogotsu. Eskuz esku jardun zuten hainbat konpartsakiderekin. Gauero dozenaka pertsonek jarduten baitute txosna barruan jo eta ke. Bildutakoen egarria asetu, eta ogitartekoak prestatzen dituzte gose direnentzat.
UR JOLASAK ETA HIRI KROSA. Jaien arima dira konpartsakideak. Eta lanabukatu orduko parrandan murgiltzen dira horiek ere. Sasoiko daudenek Hiri Krosean parte hartu ahal izango dute gaur. Arratsaldean egingo dute lasterketa. Goizean, berriz, ur jolasak antolatu dituzte Areatzan. Uraren eguna da eta litekeela da euria ere protagonista izatea. Urak hartu du Bilbo, baina bihar behintzat jolaserako erabiliko dute H2Oa.
eGITaraua
09:00. Areatza. Gastronomia lehiaketa. Bakailaoa pil-pil erara. Izena ematea.10:00. Txistularien diana eta txupina.
10:00. Areatza. Xake txapelketa (partida arinak).
11:00. Uribitarte. Uraren eguna eta ur jolasak. Konpartsen eskutik.
11:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira gaitariekin eta txistulariekin.
11:00. Erripako kaia. Haurtxokoa-Txikigunea. Umeentzako eta gaztetxoentzako jolasak.
11:00. Itxaropen kaleko pilotalekua. 2007ko Aste Nagusia Pilota Lehiaketa. Promesak: Arrese-Landaburu / Perez-Jaka. 1. mailako afizionatuak: Amantegi-Lopez / Gonzalez-Iza.
12:00. Pergola. XIX. Bilbainada Lehiaketako sarien banaketa, Los Txikis.
12:00. Areatzako kaia. Herri kirolak eta jolasak. Aizkolarien BBK Txapelketa, Bizkaiko Opena.
12:00. Areatzako kioskoa. Udalaren Musika Bandaren kontzertua.
13:00. Zazpi kaleak. Bilbainadak. Bilbotarrak.
13:00. Santiago plaza. Bertsolariak: Amaia Agirre, Anjel Mari Peñagarikano, Jokin Sorozabal, Mañukorta.
13:30.Arriaga plaza. Kale antzerkia. Chimichurri taldea. Tres delicias ikuskizuna.
14:30. Areatza. Gastronomia lehiaketako sarien banaketa.
17:00. Jaia Txurdinagako pentsiodunen egoitzan.
17:00. Erripako kaia. Haurtxokoa-Txikigunea. Umeentzako eta gaztetxoentzako jolasak.
17:30. Areatza: XI. Hiri Kros Herrikoia. Irteera.
18:00. Zezen-plaza. Abonuko zazpigarren zezenketa. Ganadutegia: Garcigrande. Toreatzaileak: Enrique Ponce, Sebastian Castella eta Jose Mari Manzanares.
19:00. Plaza Barria. Euskal dantzak. Bizkaiko Dantzarien Biltzarra. Urdaibai (Forua).
19:00. Bailen kalea. Umeentzako antzerkia. Gorakada taldearen Gondola misteriotsua ikuskizuna.
19:00. Areatza. Pop rock musikaren XXII. Erakustaldia. Metal musika. taldeak: Pog Mo Thon, Sin Mas, Ost.
20:00. Plaza Barria. Bizkaiko Dantzarien Biltzarra. Erromeria eta larrain-dantza.
20:00. Zazpi kaleak. Bilbo kantari, konpartsen eskutik.
20:15. Gizakunde eliza. Bilbao Trio (klarinetea, biolontxelo eta pianoa).
20:30. Arriaga plaza. Zezensuzkoa.
21:00. Bilborock aretoa. Umore antzerkia. Pepin Tre taldearen El cadaver inocente lana.
21:00. Pergola. Guatekea 60-70eko hamarkadetako musikarekin, Dj-arekin.
21:15. Arriaga plaza. Kale antzerkia. Circ Panic. La caravana pasa lana.
22:30. Bilbao Hiria Su Artifizialen Nazioarteko XVII. Lehiaketa Nagusia. Pirotecnia Astondoa (Bizkaia).
23:00. Areatza. Berbena. Hedera Orkestra.
23:00. Pergola. Formula V eta Dj-a, 60-70eko hamarkadetako musikarekin.
23:30. Abandoibarra. Pignoise.
24:00. Plaza Barria. Tito Paris. Cabo Verdeko musika.
24:00. Botika Zaharra. Mago de Oz musika taldea.
24:00. Bilborock aretoa. Umore antzerkia. Pepin Tre. El cadaver inocente lana.
01:00. Arriaga plaza. Kale antzerkia. Chimichurri. Tres delicias lana.
02:00. Areatza. Berbena. Hedera Orkestra.
Konpartsak
11:00. Bizizaleak. Itsasadarraren jaitsiera ekologista. Areatzako kaia.
12:00. Itsasadarraren jaitsiera ekologista. Santurtziko kaia.
12:30. Ur jolasak.
17:30. XI. Hiri Krosa.
19:00. Algara. Ane Monna, Oskola eta Karramarroi maskotak.
20:00. Poteoa Goloka taldearekin.
20:30. Film laburren emanaldia eta sari banaketa.