Udaren etorrera musikarekin ospatuko dute Tolosan

Udako solstizioa ospatzeko Tolosako Et Incarnatus orkestrak kontzertua emango du Urkizun

Hamar abesti joko dituzte zuhaitz artean Et Incarnatusekoek. I. OTEGI / ARP.
Donostia
2012ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Udako solstizioa ospatuko da etzi ipar hemisferioan. Egun hori urteko luzeena izaten da, eta, antzinatik, jai handia ospatzen dute munduko toki askotan.

Horren harira, urtero bezala, Tolosako Et Incarnatus Orkestrak XIII. Solstizio kontzertua emango du. Eguraldiak uzten badu, kontzertua Urkizu mendiaren gainean dagoen Iraolako zuloan emango du, 19:30ean. Eguraldiak laguntzen ez badu, Urkizuko ermitan izango da, ordu berean.

Tolosatik, oinez, Urkizura Soldadu Kale eta San Esteban auzotik joan daiteke. Donostiatik autobidez joateko, autobidetik Tolosako hirugarren sarrera hartu eta Azpeitirako bidea hartu behar da; berehala, eskuinera biratu behar da, Urkizu aldera.

Aparkalekua egongo da bertan, baina antolatzaileek Urkizutik oinez joatea gomendatzen dute.

Kontzertuko egitaraua

Guztira, hamar abesti joko dituzte tolosarrek; horien artean: Benito Lertxundiren Udazken koloretan eta Oi Lur!, Juantxo Zeberioren Neskatil Poxpolin eta Etxahun Irurikoaren Oi Ama Euskal Herri goxua entzungo dira. Euskal Herriko kantuez gain, Maurice Ravelen eta Antonio Vivaldiren abesti bana ere joko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.