Bihar 'Berria'-n

Udazkena, koloreen urtaroa

Koloreek eztanda egiten dute urteko sasoi horretan. Zuhaitzek soinekoz aldatzen dute, eta orain arteko paisaia berdeak mila kolorez apaintzen dira, ikuspegi ikusgarriak sortuz. Euskal Herrian badira udazkenean bisitatu beharreko leku ugari.

Arbailako basoa, Zuberoan. ISABELLE MIQUELESTORENA
Nagore Etxeberria.
2016ko urriaren 21a
10:51
Entzun

Zuhaitzak hasi dira hostoak kolorez aldatzen, udazkenean gauden seinale. Eta, kolore aldaketarekin batera, hamaika koloreko paisaiak hasi dira sortzen. Mila koloreko jantzia janzten dute basoek udazkenean, eta paisaia koloretsuak eta ikusgarriak agertzen dira bat-batean. Euskal Herrian badira udazkenean xarma berezia hartzen dute leku eta txoko ugari; horietako bost bazter proposatuko dira bihar Bizigiro saileko gehigarrian: Irati, Urbasa, Artikutza, Arbaila eta Igoroin.

Horrez gain, Behobia-Donostia lasterketaren atarian, kirol entrenamenduak egin baino lehen eta ondoren zer jan gomendatu dute medikuek eta nutrizionistek.

Asteburuko proposamenak ere izango dira: besteak beste, Xalbador Egunak ospatuko dituzte Urepelen (Nafarroa Beherean) asteburuan, bihar Kirikoketa festa Arizkunen (Nafarroa), eta igandean Kontrabandisten festa Ibardinen (Nafarroa)...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.