Osasuna. Aro berriak. Psikologia

Udazkenean psikologia

2011ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Nahiz eta egun hauetako eguraldia laino gabea eta berotsua izan, udaren bukaeraneta udazkenaren hasieran naturan, gure eginkizunetan eta baita gure barnean ere aldaketa ugari gertatzen dira. Udazkeneko uztak eta fruituak batu, eguna apurka laburtu, eguzkiaren indarra galdu, hostoen koloreak aldatu. Bitartean gure eginkizunak bueltatzen dira: beharrak, ikasketak, batzarrak, seme-alaben eskolak, eta abar. Beraz, artikulu hau inprimaturik agertzen denerako udako erritmo lasaia erdi ahaztuta edukiko dugu jadanik.

Bizitzako zikloak eta erritmo aldaketak beharrezkoak dira gure osasunean, bai fisikoki eta bai buru osasunean ere.Udako erritmoa arinagoa izaten da: kalean ibili eta bizi, etxetik kanpo denbora gehiago eman, pertsona gehiagorekin batu,jaiak ospatu, betebeharretan oporraldia egin, eta, nola ez, horrek guztiak bizipen ugari, sentipenak, oroitzapenak, barreak eta hainbat esperientzia desberdin dakartza. Udazkenarekin batera ziklo berria sortzen da, non psikologikoki aldaketa inportanteak dauden: egunerokotasuna, nor bere buruarekin egotea, errealitatea bueltatu eta udako emozioak, frustrazioak eta sentipenak ikertu, sailkatu, geure burua lasaitu, eta erritmo lasaiago batera bueltatu.

Udazkenean gaixotasun batzuk areagotu egiten dira; gure arloan antsietatea, depresioa eta somatizazioak, batez ere. Horrez gain, psikoterapia tratamenduak ere gehiago hasten dira sasoi honetan. Sinpleegia izango litzateke udazkenak sortzen dituela esatea. Kimikoki serotoninak, endorfinak eta beste batzuek euren kopurua moldatu beharko dute egokitze natural batean. Baina egia da, era berean, gogoeta gehiago egiten dugula udazkenean, horretarako ere uda igaro eta gerorako uzten baititugu gauza serioak, eta ikasturte hasieran gure barneko errepasoa egiten dugu, eta honen bidez gure barne korapiloak hartu eta aurre egiteko prest, aldaketak sortzeko prest eta behar izanez gero laguntza eskatzeko prest agertzen gara.

Beraz, ongi etorri gure Psiko ziklo berri honetara eta has gaitezen geure burua zaintzen: gorputza eta jatekoa; geure burua lasaitzen eta ikertzen, hobeto uler dezagun.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.