Udazkeneko lehen elurrak eguzkitako krema egiteko lehengai

2011ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Izotz eta elurrarekin lotutako hamaika kontakizun bildu ditu Antxon Agirre historialariak Nafarroako herrietan egin dituen bisitetan. Elur zuloen kokapenaz gainera, jendearen oroitzapenak ere hartu ditu kontuan. Hau da, adibidez: Izaban bizi den (Nafarroa) Cristina Asporosak eman zion eguzkitako krema egiteko errezeta.

Elurra da lehengai nagusia, baina ez edozein elur, udazken hasiera aldera izandakoa baizik. Udaberri bukaeran atera behar da elurtegitik. Garrantzitsua omen da hori, Asporosaren hitzetan, neguko eguzki izpiek eragin berezia izaten baitute elurtegi hondoko elurrarengan. Beste elur kapek filtratuta iristen dira izpiak, eta horrek egiten du elur hori egoki krema egiteko. Almendra olioa gehitu behar zaio gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.