Umeen immunitate sistema ez dago erabat garatua oraindik, eta horrek infekzioekiko sentiberagoak bihurtzen ditu. Horregatik, arreta neurriak zorroztea komeni da:
•Ama edoskitzea. Bularra hartzen duten haurtxoek defentsa gehiago dauzkate biberoia hartzen dutenek baino. Amaren bularretik elikatzen ahaliketa denbora gehien egiteak —baina aldi berean zuhurtziazko aholku eta gomendioak betez, noski— indartsuago bihurtuko ditu.
•Likidoak. Negu partean ur gehiago edan behar du haurrak, etxeko zukuak, salda arinak, eta horrelakoak. Hidratazio egokiak mukosak ez lehortzea dakar, eta jariakinak ez dira hain lodiak eta zakarrak izango.
•C Bitamina. Saiatu egunean behin gutxienez bitamina horretan aberatsa den elikagairen bat (laranjak, kiwiak, mandarinak, tomateak…) umeari ematen, berari gehien gustatzen zaion moduan.
Umeak babesteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu