Donostiako Aste Nagusia. Irudia.

UMEAK KORRIKA ETA SALTOKA, GOZATZEN

2011ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun


Donostiako Bulebarrean haur andana biltzen da goizero udaletxearen alboan jarritako puzgarrietan gozatzeko. Han ez da inor geratzen: korrika, saltoka, algaraka... Haurren gozamena begien bistakoa da, eta gurasoen irribarrea ere nabarmena. Hara joan eta txanda eskatu behar da, 11:00etatik aurrera. Kolore eta itxura anitzeko puzgarrietan ibiltzea ez da txantxa energiaz beteriko gaztetxoentzat. Gehienek serio hartzen dute aukera, eta denbora ez dute alferrik galtzen. Piratan barrena edota Gargantuarekin, lau oinetara edo jauzika, berdin dio; kontua da etenik gabe gozatzea. Haien aurpegiei erreparatzea baino ez dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.