Irunen festa giroa da nagusi joan den ekainaren 23tik. Sanjoanak lehenik, eta sanmartzialak orain. Horiek, atzo hasi ziren, etadatorren 30era arte iraungo dute.
Gaur, goizean, martxan jarri, eta ez dira geratuko gauera arte irundarrak. 09:30erako Makila Elkarteak antolatutako Irun Hiria XIV. Binakako 8 kilometrok ibilaldi neurtua egingo dute. 12:00etan, sanmartzialetako Irun Hiria erakusleiho txapelketako sari banaketa egingo dute. 20:00etan, Vaiven Circo antzerki taldeak Do not disturb ikuskizuna egingo du. Gainera, egun guztian haurrentzako jolasak, antzerkia, pailazoak, eta abar egongo dira.
Biharko eguna ere ez da atzean geldituko. Goizetik, umeentzako hainbat ekitaldi prestatu dituzte: hala, 11:30ean, jolasak izangodituzte kalean; eta arratsaldean,EIDABE taldeak DJ Thobben eta Lore Power antzeztuko dute.
20:00etan, Karoli antzerki taldeak El hombre rueda antzeztuko dute San Joan plazan. Eta21:00etan, San Joan eta Urdanibiako plazetan musika animazioa izango da, Granujasa todo ritmo taldearen eskutik.
Gazte Festa Urdanibia plazan
Bihar, berriz, Gazte Festa izango da 16:30etik 21:30era. Askotariko ekintzak prestatu dituzte: tailerrak, joko kooperatiboak, erakustaldiak, grafitiak, Raga Taldea, funk musika, sabel dantzak eta abar izango dira. Udal Gazteria sailak antolatzen du, herriko Gaztelekuarekin batera. Urte guztian ludotekan egiten diren ekintzakamaitzeko asmoz antolatzen da Gazte Festa. Helburu nagusia da herriko gazteek ondo pasatzea elkarrekin hainbat ekintza eginez. Aurtengoan, laugarren urtez egingo dute Gazte Festa.
Ostirala eta larunbata egun handiak izango dira Irunen; hain zuzen ere, egitaraua oparoa izango da bi egun horietan. Ekainaren 29an,ostiralean, dianarekin hasiko dute eguna. 09:30ean, txirrindularitza proba egingo da; Colon ibilbidean hasi, eta bertan bukatuko da 13:00 aldera. Ondoren, Udalbatzaren txanda izango da, Udaleko txistularien laguntzarekin. Meza nagusia izango da gero, eta han jarraituko du Udalbatzak. Parrokiko Koruak, hiriko beste abesbatza batzuen laguntzarekin, Tu Es Petrus abestuko dute. Eliza atariko plazan aurreskua dantzatuko du Udalbatzak, gainera. Segidan, San Joan plazako arkupetan, San Pedro eguneko ohiko kontzertua emango du Irun Hiria Musika Bandak. Arratsaldean, berriz, erromeria izango da.
Gau partean, kalejira egingo du herriko musika bandak.Los Perolas eta Los Tranquilostxarangek ere parte hartuko dute kalejiran. Eguna amaitzeko, lastargiren ekintzaren oroitzapenekitaldia egingo dute; PagokiGazte Elkarteak antolatuta.
Ekainaren 30ean, festen azken egunean, 06:00ean hasita, Irungo Alardea egingo da. Gauean, 22:30ean, diskofesta hasiko da, eta 02:30ean amaituko da. Tarte horretan, boleroak entzungo dira Irunen, Araciel taldearen eskutik.
Jaiak. Irun
Umeek 'Martingala' egingo dute jaiak bereganatzeko
Sanjoanekin amaitu, eta sanmartzialak hasi dituzte irundarrek, eta festan amaituko dute hilabetea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu