Umeen eguna antolatu dute piratek biharko, eta egitarau zabala prestatu dute
Donostiako piraten programan ere badute lekua haurrek. Gaur, esaterako, haurrentzako herri kirolak antolatu dituzte 11:00etarako, Aratz taldearen eskutik. Arratsaldeko bostetan, berriz, haurrentzako tailerrak emango ditu Urrats taldeak, eta, amaitutakoan, txokolate jana. Dena den, bihar izango da haurren egun handia, piraten egitarauko umeen eguna izango baita. Jolasak egingo dituzte goizean, eta, eguerdian, entzierro txikian egingo dute korrika, Ikatz kaletik abiatuta. Korrika saioan galdutako indarra berritzeko, berriz, haur bazkaria egingo dute 13:30ean. Tripa ongi beteta, arratsaldean jarraituko du jaiak, 17:30ean abordatze txikia egingo baitute Donostiako pirata txikienek. Txokolate janarekin amaituko dira umeentzako ekintzak, 18:30ean. Egun borobila, hortaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu