Pasaiako XXX. Umorezko Antzerki Jardunaldiak hasi ziren atzo, eta asteburu honetan zein hurrengoan barre eragiteko asmoz sorturiko ikuskizunak taularatuko dituzte, badiaren bueltako hainbat agertokitan.
Mota guztietako antzezlanak agindu dituzte antolatzaileek, baina genero irizpidea zainduko dutela iragarri dute. Jardunaldi «femenino eta feminista» izango dela ohartarazi dute. Horrez gain, aurten lehen aldiz, nerabeentzako propio pentsaturiko ikuskizun bat taularatuko dute, sexuaren ingurukoa.
Gaur, 22:30etik aurrera, Antxoko Kultur Etxean, Buen Rollitina antzezlana taularatuko du Riki Lopezek, eta Sonrisas de muerte, berriz, Topo konpainiak. Bihar, Carrera de obstáculos lana aurkeztuko du Teresa Calo aktore pasaitarrak, 20:00etan, San Pedroko Udal Aretoan. Horrekin amaituko da asteburu honetako eskaintza.
Urriaren 21ean itzuliko da jaialdia: Markeliñe konpainiak Uharte ezezaguna lana taularatuko du, eskoletako haurrentzat, 10:30ean, eta 15:00etan, San Pedroko Udal Aretoan. Hurrengo egunean, Ramon Agirrek Xentimorik gabe lana aurkeztuko du, May Gorostiagak Klowntakatilu eta Hortzaka taldeak Eguzkilore. Hilaren 23an, Sin balas taularatuko du Las Grotesques taldeak.
UMOREZKO ANTZERKIA
Noiz. Urriaren 23a arte.
Non. Pasaian (Gipuzkoa).
Umorea badiaren inguruan
Barre eragiteko asmoa duten antzezlanez beteko dira Pasaiako hiru barrutiak urriaren 23a arte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu