Umorezko literatura ardatz

Umore grafikoaren eta umorezko literaturaren inguruko astea izango da gaurtik igandera arte Bilbon

Ilargi Agirre.
Donostia
2010eko irailaren 22a
00:00
Entzun
Umoreak ere izan dezake lekua literaturan. Hori aldarrikatzeko antolatu dute umorezko literaturari eta umore grafikoari eskainitako nazioarteko astea Bilbon: Bilboko Barrea. Gaurtik igandera arte ekimen ugari antolatu dituzte.

11:30ean irekiko dute Areatzako gunea. Ordu horretan, Kukubarre Jazz Quartetek emanaldia eskainiko du karpa nagusian, eta liburuak saltzeko saltokiak ere izango dira. 13:00etan, kale animazioa izango da, Renatoren eskutik, eta 19:30ean, Fernando Marias, Lola Beccaria eta Kirmen Uribek liburuak sinatuko dituzte.

Arte Eder museoan, 19:30ean, La literatura de humor, ¿un género menor? solasaldia izango da. Rafael Reig eta Fernando Iwasaki dira gonbidatuak, eta Juan Basek jardungo du moderatzaile gisa. Iwasaki Perukoa da, eta idazle, ikerlari eta historialaria da. Reig ere idazlea da, eta Sangre a borbotones liburuarekin egin da ezagun.

Hurrengo egunetarako ere antolatu dituzte hainbat ekitaldi Bilbon. Bihar, El humor ingles yel resto del mundo hitzaldia egingo dute, eta ostiralean, El humor que burló a la censura. Bi hitzaldiak Euskalduna jauregiko hirugarren aretoan izango dira, 19:00etan.

BILBOKO BARREA

Non. Areatzan, Kale Nagusiko BBK aretoan eta Arte Eder museoko auditoriumean.

Noiz. Gaurtik igandera arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.