Une hunkigarria Iruñeko emanaldian

Iñaki Otxoa de Olzaren ama Pilar Seguinekin, Iruñean. UNAI BEROIZ.
2011ko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Gasteizen ez ezik, Iruñean eta Bilbon ere izan ziren Gerlinde Kaltenbrunner eta Ralf Dujmovits. Nafarroako hiriburura egindako bisitaldia hunkigarria izan zen mendizaleentzat. «Rikardo Valencia eta Iñaki Otxoa de Olza iruindarrak ziren. Hiria ezagutu behar nuela aholkatzen zidaten beti; 'Gerlinde, Iruñera etorri behar duzu; asko gustatuko zaizu, eta elkarrekin festa handia egingo dugu', esaten zidaten biek. Pozik nengoen Iruñera etortzeagatik, baina bi lagunak jada ez zeuden han. Rikardo eta Iñaki askotan gogoratzen ditut», zioen Kaltenbrunnerrek. Iragan astean izan ziren Iruñean, eta Pilar Seguinekin elkartu zen, Otxoa de Olzaren amarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.