Unibertsitatetik Bretainiara, belaontzian
SANTURTZI. EHUko Saltillo belaontzia hirugarrengoz Brest eta Douarnenez jaialdian izango da. Gaur aterako da, Santurtzitik, eta larunbatean iritsiko da Bretainiara. Aurtengo tripulazioa Nautika eta Itsas Makineria GETko hamalau ikaslek eta Mikel Lejarza kapitainak osatzen dute. Mundu guztiko 2.000 ontzi eta eskifaia ezagutzeko aukera izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu