Bilboko Aste Nagusia

Uraren freskotasunean lehiatu dira konpartsak

Mozorrotuta aritu ziren konpartsetako kideak bateletan eta piraguetan, ur-lasterraren kontra umoretsu jardun nahian

Traineruetan mozorrotuta aritu ziren konpartsak. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS.
Bilbo
2011ko abuztuaren 27a
00:00
Entzun
Eguraldiak ur freskoa eskatzen zuen atzo arratsaldean, eta Bilboko konpartsek, urteroko ohiturari jarraiki, eskaerari erantzun zioten. Ostiralean, Aste Nagusiaren egun handian, uraren eguna ospatzen baitute konpartsetako kideek, itsasadarrean mota guztietako jolasak eginez.

Hasieran jende gutxi bazegoen ere, konpartsa gehiago bilduz joan ziren, eta, azkenean, 14k parte hartu zuten jinkanan eta traineruetan. Gehienak, mozorro alaiekin atonduta eta konpartsaren maskota lagun zutela.

Konpartsa bakoitzeko lau lagunek hartu zuten parte, gainontzeko kideek animatzen zituzten bitartean. Eguzkizaleak, Hau pittu hau, Tintigorri eta Kobeta mendi izan ziren azkarrenak. Hontzak eta Txori Barrote konpartsek, berriz, zailtasun handiagoak izan zituzten, ez baita erraza mozorrotuta eta ur-lasterraren kontra jardunda batela aurrera eramatea. Denetik egon zen lehiaketan, piragua bat edo beste iraulita, ur-lasterrak desbideratutako batela, tirolinatik egindako salto okerrak eta baita tranparen bat edo beste ere.

Gaur jakingo da nor den irabazlea herri kirolen sari banaketan. Irabazleak irabazle, ikusleengan sortutako algarak izango dira saririk onenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.