Osasuna. Galdera

Urdaiazpiko bat oparitu didate. Ohol baten gainean jarri dut, baina lehortzen ari zait. Zer egin dezaket ongi kontserbatzeko?

2012ko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
Batetik, lehorra eta aireztatua dagoen toki batean eduki behar duzu. Bestetik, oihal fin batez edo urdaiazpikoak berea duen urdai zati batez estalita. Ebakitzerakoan ahal duzun zuzenen ebaki, eta alde bietan geratzen den azal edo zolda guztia ezabatu, lehortu ez dadin. Gogoan izan horretarako egokia den labana erabili beharko duzula. Sukaldaritzarako eskularru bat ere beharrezkoa litzateke istripuak saihestearren. Kalitate oneko urdaiazpiko bat gutxi gorabehera hilabete eta erdi kontserba daiteke egoera onean, aipatu ditugun gomendioekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.