Galdera

Urdaileko mina: noiz joan behar da medikuarenera?

2011ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Indigestioa edo enpatxua ez da izaten kezkatzeko moduko osasun-arazoa: elikadura-ohitura txarrek sortzen dute normalean, eta, horregatik, erremedio natural sinpleekin sendatzen da. Boldoa, infusioan hartua, urdaileko mukosak babesteko; salbia, gantzen digestioa errazteko, edo aingeru-belarra, infusioan, haizeak eta bihotzerrea eragozteko.

Hala ere, urdaileko molestiek bizpahiru egunetik gora irauten badute, edo beste sintoma batzuekin batera agertzen badira, medikuaren laguntza beharrezkoa izan daiteke. Zeintzuk dira kezkatzeko moduko sintoma horiek? Bat-bateko min gogorrak, edo sabelaldean ukitzeko moduko masa edo kozkorren bat sumatzen baduzu, bularraldean edo bizkarrean izerdia, antsietatea eta mina nabaritzen badituzu, edo eginkariak odolez zikinduta agertzen badira.

Zoaz medikuarengana, era berean, azaleko edo begietako kolorea horixka bihurtu bada (ikterizia edo min horia), edo arrazoi garbirik gabe pisua galtzen hasiz gero. Kasu horietan urdaileko mina bestelako gaitz serioagoen sintoma bat izan daiteke (ultzerak, infekzioak edo gibeleko gaixotasunak, nagusiak aipatzearren), eta medikuak ezinbestean kontrolatu beharko lituzke.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.