Urteberri egunak urtero uzten ditu gisa bereko irudiak. Ohituretan sustraitutako ospakizun eguna izaten da urtarrilaren 1a, eta usadio horiek nolakoak, halakoak izaten dira bateko eta besteko ongietorri festak. Urtezahar gaua kotilioietan edo etxeetako sukaldearen epelean pasatu zuten Euskal Herrian askok eta askok, eta atzoko goiza, berriz, gertuko mendira igota. Goizaren dotorea baliatuta, eguzki izpien goxotasuna eta salda beroa eta xanpaina izan zituzten bidelagun aukera hori baliatu zutenek.
Gregoriar egutegipeko herrialdeetan ospatzen da urtarrilaren lehenengo egunarekin batera urte berriaren etorrera, baina ia mundu osoan izan zen atzo ospakizun eguna. Su festak izan ziren ekitaldi errepikatuenetako bat, eta itsaso eta lakuetan urteko lehenengo bainua hartuta hasi zuten askok urtea. Hirietako eraikin esanguratsuenak argiz janztea izaten da beste tradizioetako bat, eta ohikoa baino argitsuagoak zeuden atzo Parisko Eiffel dorrea eta New Yorkeko Times Square.
Australian abiatu, Japonian, Txinan, AEBetan eta Brasilen jarraitu, eta Europako herrialdeetan bukatu, asmo eta desio onak izan zituzten komunean ospakizun ekitaldi guztiek.
Urte berrira jauzi
Denetariko ospakizun eta ohiturei eutsiz, festa giroan hasi dute 2011. urtea munduko txoko eta bazterretanKotilioietan, etxean eta mendietan egin diote urteari ongietorria Euskal Herrian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu