Andoni Ortuzarrek EITB kudeatu zuen garaian, 2005. urtean, Vilau Media enpresa sortu zuen EITBk. Eta LAB sindikatuak salatu duenez, «gorabehera ilunak» izan ziren enpresa horretan.
Enpresa 60.000 euroko kapitalarekin sortu zen. «Kapital haren erdia EITBnetek jarri zuen, eta administrazio kontseiluaren osaketan presidentea eta bokale bat EITBnet eta ETBri eman zitzaizkien». Bi enpresa horien izenean Andoni Ortuzar azaldu zen ahaldun gisa, eta Juan Diego eta Mikel Agirre jarri zituen ordezkari moduan, EITBko zuzendari kudeatzaile eta esplotazio zuzendaria zirenak. 2007an, administrazio kontseiluaren osaketan EITBNet eta ETBren ordezkaritza desagertu zen. «Osaketa berrian, bi enpresa publikoen izenean zeuden kideek jarraitzen zuten, baina modu partikularrean».
2009ko ekainean, PSE-PPk adostutako zuzendaritza EITBra iritsi baino astebete lehenago, Vilauk 700.000 euroko kreditua eskatu zion BBKri. «BBK-k abalaren %100 EITBk estaltzea jarri zuen baldintza bezala. Enpresak arazo ekonomiko larriak izan zituenean, BBK-k abala exekutatzea agindu zuen». LABen ustez EITB horrelako zorpetze batean sartzea legez kanpokoa da. «Ondorioz, erantzukizun zibil edota penalak egon daitezke praktika eredugarri hauen atzetik».
EAJk «elektoralismo hutsa» eta «gerra zikin politikoa» egitea leporatu dio LAB sindikatuari.
Komunikazioa
Vilau Media enpresan EAJren «praktika ilunak» salatu ditu LABek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu