Aurtengo Baionako besten egitarau alternatiboa aurkeztu dute goizean Baionako Gazte Asanbladako kideek. Bost egunez Patxa plaza animatuko duten ekitaldiak iragartzeaz gain, besten irakurketa ere egin dute. Besteak beste, asteburuan besta gunera sartzeko ordaindu beharko dela salatu dute: "Gure ustetan, Baionako bestak pagaraztearen auziak eztabaida sakonago bat pizten du, hau da, Baionako besten eredu orokorra eta modelo ekonomikoaren eztabaida". Haien iritziz, gunea ixteak besten "arima" aldatzen dute, eta haiek "desitxuratu". Garrantzitsua iduritzen zaie, ordea, bestetan "galtzen den diru zama eztabaida publikora eramatea". Zehaztu dute: "Ez dugu ere osagai mirakulurik, osagai ugari modifikatu, kendu eta gehitu beharko baitira, baina segur gara baionarrok gure bestak nolakoak nahi ditugun berriz pentsatzean eta, beraz, guztia berriz diseinatzean konponbide bat atzemanen dugula".
Urtero bezala besta "euskaldun, herrikoi eta parekideak" antolatuko dituztela iragarri dute. Bide horretan, azpimarratu dute Patxa plazan erasotzailerik ez dutela onartuko: "Halakorik ikusiz gero, kanporatuko ditugula segurtatzen dugu".
Hau izango da aurtengo egitaraua: