Woody Allenen drama aparta, gidoi bikainarekin

urtzi urkizu
2010eko urriaren 24a
00:00
Entzun
Azkenaldian Woody Allenek egin dituen filmen artean, onena Match Point iruditu zaigu. Ez da ohiko Allen lan horretakoa, eta ez da zuzendaria aktore gisa agertzen ere. Komedia izpirik ere ez dago. Baina heldu, manipulatu eta liluratu egiten zaitu filmak, bizkortasun eta indar harrigarriarekin.

Londresen girotzen da istorioa. Tenislari gazte bat goi mailako bizimodura ari da ohitzen pixkanaka, batez ere neska-lagun aberatsari esker. Bidean beste emakume bat azalduko da. Adulterioak aldatu egingo du tenislaria. Baina ez du goi mailako bizimodu erosoa utzi nahiko. Eta bide ilun bat hartuko du dagoen egoeratik ateratzeko. Atzera bueltarik ez duen bide gaiztoa.

Dostoievskiren itzala ageri da kontakizunaren zenbait unetan, eta Allenek thriller bikain bat egitea lortu du. Tenis pilotak filmaren hasieran irudikatzen duen diskurtso eta metafora errazak ederki funtzionatzen du. Ondoren, ez dago plano bat ere sobera. Aktoreak primeran daude, gidoia goi mailakoa da, eta amaiera, paregabea.

Urtzi Urkizu

Match Point

ETB2, 17:45. AEB, 2005. Zuz.: Woody Allen. Akt.: Scarlett Johansson, Jonathan Rhys Meyers, Emily Mortimer. 123 min.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.