Komunikazioa

Xan Alkhatek 'On daiziela' saioa egingo du eguerdian Iparraldeko Euskal Irratietan

Ostiraletan 'Jokoz kanpo' kirol saioa emango dute, eta larunbatetan 'Ipar leihotik' solasaldi tartea

Xiberoko Botzaren estudioetan egingo du emankizun berria Xan Alkhatek. XIBEROKO BOTZA.
urtzi urkizu
Donostia
2011ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Hiru berrikuntzarekin hasi dute Iparraldeko Euskal Irratiek denboraldia. Hiru emankizun berri, mota eta formatu ezberdinetakoak: On daiziela, Ipar leihotik eta Jokoz kanpo.

On daiziela irratsaioa Xan Alkhatek egingo du, astelehenetik ostiralera, eguerdian. «Hitzorduak, kultur berriak, gonbidatuak telefonoz eta estudioan, denetarik izango dugu», azaldu du Alkhatek. Halaber, kronikak, musika, kontsumoa eta literatura presente izango dira programan. «Diasporara ere jo nahi dugu, euskal etxeetako berriak ekarriz». Xiberoko Botzako estudioan egingo dute, aipaldiz, kantuz eta jokoz beterik. Ordubetez ariko da Alkhat, 12:00etatik 13:00etara.

Jokoz kanpo izeneko emanaldian, hainbat kirol ezagutaraziko ditu Olatz Idoatek, ostiraletan, 17:00etan. Jokatuko diren partidez gogoetak izanen dira entzungai, eta kirolzaleek pronostikoak eginen dituzte asteburuari begira.

Tittika Rekaltek, berriz, Ipar leihotik saio berria gidatuko du bi astetik behin, larunbatetan, 11:00etan. Airesta emankizunarekin tartekatuko ditu larunbat goizak. Rekaltek elkarrizketa bat egingo du hamabostero, eta gonbidatuak, bere bizia osatzen duten gaien inguruan hitz egiteaz gain, gaur-gaurko gaiak komentatuko ditu.

Iazko saioen jarraipena

Ohi moduan, Goiz berri saioa goizeko zazpietatik aurrera emango dute Euskal Irratiek. Arratsaldeetan, Punttuka, Gure bazterrak, Mintza leku eta Aitzur eta Jorra saioak ematen jarraituko dute. Gazte zaparrada saioak, berriz, gazteen kezkak bilduko ditu astelehenetan, 20:00etan. Kantaire egun guziz, Gure arbasoak, Presoen oihartzuna eta Beroan bero emankizunak ere entzun ahalko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.