Lantzeko txapel koloretsuen xingolek arreta erakartzen dute, eta argazkilari askoren begiak erakarri dituzte aurten ere. Horietako argazki batekin lortu du BERRIAk antolatutako Inauterietako argazki lehiaketan lehen saria Donostiako Julen Urkiak. Bigarren saria, berriz, Errenteriako Karmele Mendik jasoko du. Eta, Berriozarrera joango da hirugarren saria, Mikel Zorozarentzat.
Inauterietako ehun argazki baino gehiago jaso ditugu lehian parte hartzeko. Mila esker lehiaketan parte hartu duzuen guztioi!
Ezarian. Inauterietako argazki lehiaketa
Xingola koloretsuen saria
Koloreek bete dituzte kaleak inauterietan, eta kolorez beteak dira baita ere BERRIA-ko Inauterietako argazki lehiaketan parte hartu duten irudiak ere. Donostiako Julen Urkiak irabazi du lehen saria, Añorgan ateratako argazki batekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu