Ezarian. Nadartarrak Photomuseumen

XIX. mendeko Parisen erretratua

Argazkilaritzak XIX. mendean aurrerapen ugari izan zituen, eta erretratuak indar handia hartu zuen. Gaspard-Felix Tournachon 'Nadar' izan zen orduko erretratugile handienetako bat. Haren argazkiak Zarautzen ikus daitezke, Photomuseumeko erakusketan.

Adrian Garcia.
2011ko irailaren 24a
00:00
Entzun
XIX. mendeak aldaketa ugari ekarri zituen Frantzian. Nabarmenena, burgesiaren goraldia izan zen. Argazkilaritzak ere aurrerapen ugari izan zituen, eta erretratuak indar berezia hartu zuen. Burgesiaarte hartaz baliatu zen irabazitako eskubideak islatzeko.

Garai hartako Parisko artista nabarmena izan zen Gaspard-Felix Tournachon, Nadar (Paris, 1820-1910). Kazetari, editoreeta karikaturagile ere izan zen, baina argazkilaritzak, eta batez ere erretratuek, eman zioten ospea eta dirua. XIX. mendeanParisen bizi ziren artisten erretratuak egin zituen 1850. hamarkadatik aurrera, hala nola Richard Wagner, Charles Baudelaire, Victor Hugo, Georges Feydeau, Henry Rene eta beste hamaika artistaren izaeraren berezitasunak harrapatu zituen Nadarrek.

Argazki horietako batzuk Zarauzko Photomuseumen bildu dituzte (Gipuzkoa), Nadartarrak Photomuseumean erakusketan. Gipuzkoa Donostia Kutxak Zarauzko museoan jasota dauzkan funtsetatik Nadar eta haren seme Paul Tournachonek (Paris, 1856-1939) eginiko hainbat erretratu hautatu dituzte. Nadar aita-semeek, beste argazkilari batzuekin batera, potretaren generoa artelan mailara igo zutela diote adituek.

Nadartarren garaian testuinguru berezia zuen argazkilaritzak, batik bat aurrerapen teknologikoengatik. Europan eta AEBetan argazkilaritza hedatzen hasi zen. Artisau lana izateari utzi eta sistema industriala bilakatu zen. Argazkilarien estudioak ugarituz joan ziren heinean, erretratua gero eta ohikoagoa bilakatu zen, batez ere burgesiaren artean. Argazkiak gero eta merkeagoak izateko eta azkarrago egiteko bidea ekarri zuen teknologiak, etahorrek bultzada eman zion potretari. Teknika berriak erabiltzeaz gain, garai hartan euskarri berri bat ere hasi ziren erabiltzen: carte de visite. 1854. urtean asmatua, irudia kartoi txiki batera itsatsia aurkezten zuten.

Artista geldigaitza

Kontsumo masiboari bideratutako erretratuez gain, beste era bateko argazki pertsonalagoa egiten ere hasi ziren, zainduagoa eta garestiagoa. Argazki mota horretannabarmendu zen Nadar. Erretratatzen zituen pertsonak inork ez bezala azaldu ohi zituen. Argazkilariak bezeroaren izaerari erreparatu, eta benetako espresioa harrapatu nahi izaten zuen, bezeroaindibidualizatuz.

Nadar Parisen jaio zen, baina gurasoek Lyonen zuten etxea, eta hark hiri horretan eman zituen lehen urteak. Aita hiltzean, medikuntza ikasketak alde batera utzi behar izan zituen, amaren eta anaia txikiaren sostengua haren esku geratu baitzen. Parisera abiatu aurretik, hainbat egunkaritako erredakzioetan lan egin zuen.Hiriburura iritsi bezain laster,eta nahiz eta sekula ez zuen marrazkigintza ikasi, haren artista dohainak agerian geratu ziren. Beste lantxo askoren artean, Le Chiavari umorezko argitalpenean karikaturak egiten aritu zen.

Arterako zuen zaletasunak Auzo Latinoko giro bohemioan murgilarazi zuen. Giro horretan, hainbat artista, idazle, politikari eta zenbait pertsona ezagunekin harreman onak izan zituen, eta horrek potreten bilduma osatzeko bidea eman zion.

1848ko Alemaniako altxamenduan parte hartu, eta espia moduan Frantziako gobernuarentzat lan egin ostean, Parisera itzuli zen. Abentura egarria asebeteta, karikatura lanei ekin zien berriro, proiektu handi batzuela buruan: orduko pertsonagarrantzitsuenak marraztu nahi zituen.

Abenturetatik itzulita, Tournachon ezkondu eta burua asentatu zuen. Kamera bat erosi, eta karikaturak egiteko oinarri bezala erabili zuen. Familia mantendu beharrak, baina, 1953an argazkilaritza estudio bat irekitzera bultzatu zuen. Ez zen erabaki erraza izan artistarentzat. Izan ere, barneegoera batek kezkatzen zuen Nadar: ez zuen artea eta marrazkigintza bertan behera utzi nahi argazkilaritza lanbideagatik. Egoerak, ordea, horretara eraman zuen.

Garai hartan beste argazkilaritza estudio asko zabaldu zituzten, erretratuaren moda pil-pilean baitzegoen. Arte eta letretako maisuek, teatroko aktoreek, elizgizonek, politikariek... iraultza burgesak aupatutako klase sozialeko kide guztiek nahi zuten euren aurpegiaren erretratua eskuratu.

Jakin-nahi handiko artista zen Nadar, eta garai hartako berrikuntzek txunditu egin zuten. Saint Lazare auzoko estudio txikitik irten eta, kamerarekin kanpoaldera joatea zuen gustuko. Baloian igo eta aireko argazkiak ateratzen hasi zen. Mota horretako argazkiak atera zituen lehenengo argazkilaria dela uste dute.

Argazkilariaren aireko abenturek haren lagun Jules Verne idazlea harrapatu eta Bost aste globoan (1863), Lurretik ilargira (1865) eta Ilargiaren inguruan (1869) eleberrietako inspirazio iturri bilakatu zen. Verneri berari ere egin zizkion hainbat erretratu.

Semearekineta anaiekin zituen harremanak ez ziren errazak. Paul semeak berarekin lan egin zuen, baita aitaren goitizena erabili ere —Nadar nagusiaren baimenarekin—lanak aurkezteko. Belaunaldi banatakoak ziren aita-semeak, eta horrek estilo artistikoen arteko talka eragin zuen. Felix Nadarrek itxura serio eta errespetuzkoak hobesten zituen. Semeak, aldiz, argazkilaritza fantasiazkoagotzat zeukan.

Nadarren bizitzak haren garaiko joan-etorriak islatzen ditu, iraultza eta aldaketa politiko, ekonomiko eta sozialetako momentu historikoa. Haren izaera geldigaitzak islatutako lana garai hartako gizartea hobeto ulertzeko tresnatzat jotzen dute askok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.