Komunikazioa
Xorroxineko 'Karakola segi hola'-k 20 urte bete ditu
IRRATIA. Joan den larunbatean 20 urte bete zituen Xorroxin irratiko Karakola segi hola irratsaioak. Urtemuga ospatzeko zuzeneko saio berezia aurkeztuko du gaur Josetxo Apezetxeak Erratzuko Zubipunta ostatuan, 20:00etatik 21:30era. Entzuleek saioa nola egiten duten ikusi ahalko dute. Halaber, Internet bidez entzun ahalko da www.xorroxinirratia.info webgunean. Morau, Pottoka, Mugaldekoak, Iturria eta Ufestuek kantuan ariko dira. Bertsoren bat ere izango da entzungai. Saioaren ostean, festak jarraituko du talde eta kantari gonbidatuekin, gauerdira arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu