OSASUNA. Sexologia

Zaintzen: nik neure burua, nik zu, zuk ni

2010eko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Kamasutran jada agertzen zen zaintzen garrantzia bikote eraikuntzan.Orduan oso garbi azaltzen zen erotika alorrean zelako zaintza egin behar zion batak besteari. Geuri heldu zitzaiguna orgasmoaren eta koitoaren inguruko kontuak dira. Baina idatzian aldagai horiek bere inportantzia eduki bazuten ere, beste hamaika kontu agertzen ziren norberak bere gorputza zein lagunena ezagutzeko eta plazeran murgiltzeko. Zaintzen kontzeptua hor kokatzen da. Zelan?

Norberaren eta lagunaren gorputzari kasu eginez, azalareniskin guztiak arakatuz, ikertuz, bizi garen espazioak zainduz, laztanduz, garbituz, lurrina jarriz, jaki goxoak prestatuz...Bi mila urte baino gehiago pasatu dira, eta oraindik gai horren inguruan korapilatuta gabiltza.

Egun zaintzaren kontzeptuari dagokiona:

Gure bizitza posible izateko, mantentzeko eta aberasteko, ahal den neurrian, egiten diren hainbat zereginek osatzen dute zaintza. Osagai afektiboa, emozionala, kognitiboa, sexuala, erotikoa... garrantzitsuak eta ezinbestekoak dira. Senitartekoak, lagunak, bikotekideak, guk geu zaintzea. Gure behar eta desio pertsonalak, materialak ala ez,aintzat hartuta.

Hori zaintzaren definiziotzat hartuta, hainbat irribarretsu irtengo zaizkigu:

Askotan zaintza gogoan hartuz gero, geure buruaz pentsatu beharrean, beste batzuekin gogoratzen gara; geure nagusiekin, umeekin, euren kabuz egunerokoa modu osasungarri eta aberasgarri batean bideratzeko zailtasunak dituztenekin... Eta batzuek behar duten laguntza profesionalarekin ere.

Zaintzaren osagai guztiak ez ditugu kontuan hartzen. Ezta behar edo desioak ere.

Gure historiari begiradatxo bat botaz gero emakumeen ardurapean egon dela nabarmena da;berari zegokion ia dena.

Beste begiradatxo bat botaz gero, emakumeon ardurapean egon bada ere, guk geure zaintza propioa ez dugu ia kontuan izan.

Beste bat ere botako dut, eta arreta ipini beharko genuke gizonezkoen ekarpenean ere.

Zaintzaren edukiak errolizatu izan dira. Zeregin batzuei garrantzi gehiagoemanez beste batzuei baino. Garrantzia ez bakarrik zereginei, baizik eta lan horiek egiteko moduei ere.

Hainbat zaintza diruaren truke lortzen dira egun.

Zaintzaren dialektikak sortzen dituen eztabaidetatik at gura nuke joan.Eta plan gozagarri bat proposatu nahi nizueke. Zaintza ez da edukiaz soilik betetzen, jarreraz ere betetzen da. Ez da ilusio faltsu bat gure errealitatean gertatzen den zerbait baizik, bultzatu beharrekoa:

Andreok ez dugu gura zaintza gizonek egitea.

Andreok zein gizonak hartu dezagun gure zaintzaren ardura.

Lehenengo galdetu geure buruari zer eta zelan egin, gero guk geure buruari egiten saiatu. Ostean lagunari erakutsi.

Diferenteak gara; desberdintasuna ez da diskriminazioaren ezaugarria gure aberastasunarena baizik. Beraz, zaintzeko moduak, abileziak, gabeziak, lehentasunak, gogokoenak eta gustukoenak ez direnak desberdinak izango dira. Negoziazioa ezinbestekoa izango da, ez dezagun ezer segurutzat jo.

Lagunak egiten duena zuk egiten saiatu, ikusiko duzu zein erraza, zein zaila den!

Lan zaintza guztiak inportantak dira, eman diezaiogun balioa eta kolorea egiten dugunari.Horren ostean, lagunaren esker ona opari moduan jasoko dugu eta.

Bikote sisteman dauden zaintza batzuk: egindako zopa, umea medikuarengana eramatea, autoa gidatzea, soldata, gona plantxatu, masaje bat eman, umearen bila joan, sukaldea eskobatu, enkarguak egin, entxufea konpondu, garbitu lagunari gorputza, musukatu, geure burua masturbatu, elkarrekin pasioan joan...

Batzuetan batzuk berez egiten ditugu... Baina denekin zaintzen dugu elkar!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.