Zakur amorratuaren dantza

'ATP' koreografia aurkeztuko du gaur Uruguaiko Perro Rabioso dantza konpainiak Bilbon

Erredakzioa
2010eko urriaren 3a
00:00
Entzun
Tamara Cubas dantzari eta koreografoak zuzentzen duen Perro Rabioso konpainiak ATP ikuskizuna aurkeztuko du gaur, Bilboko La Fundicion aretoan. Hiru dantzarik zuzenean sortuko dute ikuskizunaren soinuen eta euren gorputzen bitartez.

Montevideon du egoitza nagusia Perro Rabioso arte taldeak. 2002. urtetik, dantza, musika, bideo eta performance-an aritu dira. Tamara Cubas eta Francisco Lapetinak zuzentzen dute taldea. Lapetina musikaria eta ikus-entzunezko artista da, eta Cubasekin batera, soinu, irudi eta mugimenduaren sintesia lantzen du.

Cubas 1972. urtean jaio zen, eta bideoa, dantza eta performance-a lantzen ditu. Uruguain eta Herbehereetan ikasi zuen, eta hainbat ikus-entzunezko egin ditu, besteak beste, Contradanza (Uruguai), Demolition Inc eta The Meekers (Herbehereak). Sentiberatasuna irakatsi du Uruguaiko unibertsitatean, eta Perro Rabioso konpainiaren zuzendari artistikoa da.

Zer egin dezaket «ezer berririk esateko ez daukadanean», baina hala ere gorputzak espazioa okupatzeak zentzua duenean? Galdera horri erantzun nahi diote lanarekin, eta digresiorako eskubidea eskatzen dute, Roland Barthesi jarraiki.

ATP, PERRO RABIOSO

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. La Fundicion aretoan, Bilbon (Francesc Macia, 1-3).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.