Zalantzan jarri dute 'Orbayu' bidearen zailtasun maila

2011ko urriaren 7a
00:00
Entzun
Nicolas Favressek eta Adam Pustelnikek berrikiUrriellu Haitza eskalatu dute, Pou anaiek 2009an irekitako bidetik: Orbayu-tik. Iker eta Eneko Pouk 8c+/9a zailtasuna iradoki zuten bidearentzat, horma handietan jarritako zailtasun maila gorena. Bada, Favresse eta Pustelnik ez dira iritzi horretakoak, eta nabarmen jaitsi dute maila. «Eskertzekoa da poutarrek bidea ikusi eta irekitzeko egindako lana. Luzerik zailenak, ordea, ez du gainditzen 8c maila; ez da 8b+ baino gogorragoa», esan du Favressek —8c izan daiteke luze hori, Pustelniken iritzian —. Pou anaiek berretsi egin dute 2009an eman zioten zailtasuna: «Ez dut uste nahastu nintzenik; garai hartan bide zail asko eskalatu nituen, erreferentziak banituen eta Orbayu-koa iruditu zitzaidan zailena», dio Iker Pouk. Iritziak iritzi etaeztabaidak eztabaida, beste eskalatzaile batzuek kateatu zain geratu beharko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.