Zalaparta handia Venezuelako tepuietan
Leo Houlding, Nicolas Favresse, Sean Villanueva... mugimendu handia izan da Venezuelako mendietan. Houlding eta haren taldekideak Autanan izan dira, eta The Yopo Wall izena jarri diote han irekitako bideari; Amurin eskalatu dute Favresse, Villanueva eta konpainiak, eta bide uzta oparoa irekita itzuli dira. Unai Mendia iruindarra ere Venezuelan izan da, Albert Salvado hartuta sokalagun. Bi asteko egonaldiari zukua atera diote: Mistery eta Ten pounds of tequila eskalatu dituzte Acopanen, eta beste bi bide Roraiman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu