Pecha Kucha japonierazko esamoldea da, kalaka edo marmarra adierazteko, eta ideia berriak gizarteratzeko modu bati eman dio izena. Pecha Kucha gaua egingo dute gaur Donostian. Zazpi hizlarik sei minutu inguru izango dituzte euren egitasmoak entzuleeiazaltzeko, eta 20 irudi, bakoitza segundo batez erakusteko.
Borja Garmendiak zabalduko du gaua, 03AM egitasmoa aurkezteko. Ehunen zein bestelako produktuen diseinua eta etxe barneko apainketan egiten duen lanaren berri emango du.
Andrea Lizartzak La Conseguidora egitasmoa azalduko du. Edozein motatako mandatuk egiten ditu, denbora kobratuta.
Zeniteh enpresako ordezkariek energia berriztagarrien arloan egiten duten lanaren berri emango dute gero.
Infotres taldeko Aitor Ubarretxenak komunikazio estrategiak erakutsiko ditu, film ezagunen bitartez.
Surfilmfestibalen antolatzaile Sancho Rodriguezek jaialdia nola sortu zen azalduko du.
Ondoren, Javier Vizcaino kazetaria hainbat hedabidetan egin duen lanaz mintzatuko da.
Amaitzeko, Cristina Diez Otsoak Do Play With Your Food tailerra aurkeztuko du. Hainbat lanbidetako taldeak elkarlanean jartzeko egitasmoa da.
PECHA KUCHA GAUA
Noiz Gaur, 19:30ean.
Non. Kristina Enean, Donostian.
Zazpi egitasmoz, kalakan
Pecha Kucha gaua egingo dute gaur Donostian, zazpi hizlarik euren ideiak azal ditzaten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu