Zazpi egitasmoz, kalakan

Pecha Kucha gaua egingo dute gaur Donostian, zazpi hizlarik euren ideiak azal ditzaten

Erredakzioa
2012ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Pecha Kucha japonierazko esamoldea da, kalaka edo marmarra adierazteko, eta ideia berriak gizarteratzeko modu bati eman dio izena. Pecha Kucha gaua egingo dute gaur Donostian. Zazpi hizlarik sei minutu inguru izango dituzte euren egitasmoak entzuleeiazaltzeko, eta 20 irudi, bakoitza segundu batez erakusteko.

Borja Garmendiak zabalduko du gaua, 03AM egitasmoa aurkezteko. Ehunen zein bestelako produktuen diseinua eta etxe barneko apainketan egiten duen lanaren berri emango du.

Ondoren, Andrea Lizartzak La Conseguidora ekimena azalduko du. Edozein motako mandatu egiten du, bere denbora kobratuta.

Zeniteh enpresako ordezkariek energia berriztagarrien arloan egiten duten lanaren berri emango dute gero.

Infotres taldeko Aitor Ubarretxenak komunikazio estrategiak erakutsiko ditu, film ezagunen bitartez.

Surfilmfestibalen antolatzaile Sancho Rodriguezek jaialdia nola sortu zen azalduko du.

Ondoren, Javier Vizcaino kazetaria hainbat hedabidetan egin duen lanaz mintzatuko da.

Amaitzeko, Cristina Diez Otsoak Do Play With Your Food tailerra aurkeztuko du. Lanbide ezberdinetako taldeak elkarlanean jartzeko egitasmoa da.

PECHA KUCHA GAUA

Noiz Gaur, 19:30ean.

Non. Kristina Enean, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.