Zeharkaldiak izan duen oihartzunarekin «harrituta»
Euskal Herritik urrun egonagatik, izan dute Antartikako zeharkaldiak komunikabideetan izan duen oihartzunaren berri. Harrituta daude, eta ez dute ulertzen zergatia. «Zaila egiten zaigu horri azalpen bat bilatzea. Gu geu ere ez gara gai egin duguna baloratzeko, egindakoari neurria hartzeko. Badugu errezeloa gehiegi erreparatu zaiola etxean», adierazi du Alberto Iñurrategik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu