Ezarian. Zientzia

Zelula ama enbrionarioak, itsutasunaren aurka

Bi emakume itsuk enbrioien zelula amen teknika berri bat probatu dute; «segurua» dela diote arduradunek

Begiaren erretina funtsezkoa da ikusmenean. WIKIMEDIA.
xabier martin
2012ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Ama zelula enbrionarioekin gizakietan probatutako itsutasunaren aurkako lehenengo terapia eman du jakitera Advanced Cell Technology enpresa bioteknologikoak, The Lancet aldizkarian. Bi emakume itsuk terapia jaso zuten duela lau hilabete, eta orain arteko emaitzak onak direla esan dute. Onak direla ez du esan nahi eraginkorrak direla, baina bai seguruak direla. Izan ere, esperimentuaren arduradunek diotenez, bi emakumeek esan duteikusmenean hobekuntzaren bat nabaritu dutela, baina zientzialariek onartzen dute urteak beharko direla jakiteko terapia benetan eraginkorra den edo ez. Aldiz, jakin dute terapia «segurua» dela, pazienteei ez dielako inolako nahi gabeko ondoriorik eragin.

Giza enbrioi baten zelula heldugabeak atera, eta laborategian manipulatzen dira erretinaren epitelio pigmentarioaren zelulak garatzeko. Hori da teknika berriaren lehen zatia. Gero, pazienteari 50.000 zelula dituen injekzio bat jartzen diote begi baten erretinaren azpian. Ebakuntza egin ondoren, medikuek ikusi zuten zelula horiek begi mintzari helduta zeudela; hori zen medikuen asmoa. Zelula horiek, gainera, bizirik jarraitzen zuten ebakuntza egin eta hamasei astera.

Errefusatzerik ez

Terapia hori «segurua» da proba egin dutenen ustez, giza gorputzak ez dituelako errefusatu zelula berriak eta zelulak ez direlako modu okerrean hazi. Aitzitik, pazienteen ikusmena hobera egitea lortu dutela diote. Hala ere, ez dute behin betiko emaitzarik eman nahi, «urteak» beharko direlako oraindik prozesu hori eraginkorra den edo ez jakiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.