Zenbait telebista saio bertan behera utzi behar izan dituzte

urtzi urkizu
2020ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Badira egun batzuk ETBko eta Espainiako telebista kateetako saioak publikorik gabe egiten dituztela, koronabirusaren krisia dela eta. Tartean dira ETB1eko Gure kasa eta ETB2ko El conquis-eko debateak. Beste saio batzuen grabaketak, berriz, guztiz eten dituzte: ETB1eko Ur handitan erreportaje saioa —gaur aurretik grabatutako atal bat emango dute— eta Kanalduderen Harri salda izeneko talk show-a, besteak beste. Antena3eko El hormiguero magazina eta TVEko Operación Triunfo musika lehiaketa ere bertan behera utzi behar izan dituzte. TVEk, bestalde, informazio zerbitzuak indartu ditu, eta datozen egunetan albistegi gehiago egingo dituzte: La1 kateak albistegi bereziak emango ditu astegunetan krisiaren berri emateko, 13:55ean, 18:05ean eta 19:00etan. Ohiko albistegiak luzeagoak egiten ari dira, gainera.

Telebista, hezkuntzarako

Koronabirusaren krisiak eraginda, zenbait telebista publiko hezkuntzaren zerbitzura jarri dituzte: Txekian, telebistaren bitartez hasi dira ematen ikasgaiak lehen hezkuntzako ikasleei. Austrian ere, bihartik aurrera, telebista publikoa ikasgela bihurtuko dute: 06:00-09:00 bitartean, 10 urte artekoentzat; 09:00-12:00 artean, 10 urtetik gorakoentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.