Zentzumenen bidez bidaiatuz

Izarren argitara egindako afariak eta larreetan lo kuluskak eskainiko ditu Gorbeia Central Park berriak

Gasteiz
2011ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Zuiako kuadrillak (Araba) eta Gorbeialdeko herri garapen elkarteak turismoa egiteko puntako sistema aurkeztu berri dute Gorbeian: Gorbeia Central Park.

Parkeak, inguru izugarria eskaintzeaz gain, beste aukera bat gehitzen dio turismo tradizionalari: esperientzien bidezko turismoa, hain zuzen ere. Egitasmoa zentzumenezko bizipenetan oinarritzen da; hortaz, zentzumenek garrantzi handia izango dute ekimen berrietan. Izarren argitara afaltzea, larreetan siesta lasai bat egitea eta astronomia saio batez gozatzea izango dira, besteak beste, parkeak eskainiko dituen ekintzak.

Artzain bihurtzeko aukera

Hiriaz gogaiturik bizi diren lagun askok esperientzia berriak bizitzeko aukera izango dute. Horretarako, ekimenean parte hartzen duten Gorbeia inguruko eskualdeek —Areatzak, Zeanurik, Orozkok, Legutiok, Zuiak eta beste askok— hemeretzi bizipen prestatu dituzte parkera biltzen direnentzat: termo-egunsentia eta siestodromoa, esaterako.

Lehenengoan, mendizale trebatu batzuen laguntzaz, egunsentia garaieratik ikusiko dute bisitariek. Bigarrengoan, berriz, lo kuluska egiteko, turistak lekurik lasaiena izan dezan lagunduko dute. Egun batez artzain izateko aukera ere badago, ardi eta euskal txakurren konpainian. Aire librean yoga egiteko aukera ere eskainiko zaie bisitariei.

Informazioa lortzeko, www.gorbeiacentralpark.com webgunea begira daiteke, baita erreserbak egiteko ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.