Zer dira?

2011ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Erradiografiak. X izpiekin egindako proba arrunt batean, pazienteak erradiazio-esposizio bakarra jasoko du, pelikula baten gainean irradiatutako zonaren irudia sortuz.

Eskanerra, OTA. Aparatu birakari batek X izpiak igortzen ditu gorputzean barrena, zeharkako irudi mordo bat sortzeko. Eta ordenagailu batek hiru dimentsioko irudi bat berregingo du, prozesuan lortutako irudi horiek guztiak konbinatuz.

Mamografia. Proba honek bularren barruko ehunen irudiak ematen ditu, eta, horretarako, X izpien dosi baxua erabiltzen du.

Fluoroskopia. Aparatuak X izpiak igortzen ditu etengabe, eta proba honetan mugimenduko irudiak lortzen dira pantaila fluoreszente batean. Prozedurak erradiografia soilak baino denbora luzeagoa irauten duenez, xurgatutako erradiazio-dosia altuagoa da.

Gammagrafia (Medikuntza nuklearra). Proba hauetan substantzia erradiaktibo bat ematen da, zain barnetik normalean, gorputzeko organo desberdinetan barrena banatzen dena. Gammakamera batek, banaketa hori detektatu, eta modu digitalean gordetzen du, ondoren gorputz osoko edo organo jakin bateko —tiroide, giltzurrun, hezur eta abarreko— irudiak lortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.