Gerizpean. Irudia.Iruñea

ZEZENAK, UKUILUAN IKUSGAI ETA ZAIN

2011ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Sanferminetako entzierroak korrituko dituzten zezen saldoak iristen hasi dira Iruñera. Lau ganadutegitako adardunak Gaseko ukuiluetan ikus daitezke egunotan: Torrestrella, Miura, Cebada Gago eta Dolores Aguirre. Zezenzaleak bisitan joan daitezke. Goizean, 11:00etatik 13:30era dago zabalik; eta arratsaldean, 16:30etik 20:30era. Ukuiluetan sartzeko sarrerak 3 euro balio du. Falta diren beste lau ganadutegiko zezenak gaur hasiko dira ailegatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.