Donostiako Aste Nagusia. Irudia. Donostia
ZEZENKETEN AURKA, GIZA KATE GORRIA
Zezenketen aurkako ekitaldi bat egin zuen atzo eguerdian Askekintza Animalista elkarteak Donostian, Bilbo plazako iturriaren inguruan. Gorriz margotu zuten iturria, eta inguruan giza kate bat osatu zuten, eskuak gorriz margoturik. Zezenen sufrimendua irudikatu nahi zuten kolore gorria erabilita; orriak ere banatu zizkioten jendeari, zer eskatzen zuten azaltzeko: zezenketen inguruko erreferendum bat, bete beharrekoa. Elkartearen esanetan, zezenketak egiteak ez du izan behar gobernuan dagoen alderdiaren araberakoa. Herritarren parte hartzea bultzatu nahi dute; horretarako, jendearen begiradak erakarri nahi zituzten atzo, eta lortu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu