ZIBERGELA. Badago hemen Ubuntu 10.10 Maverick Meerat bertsio berritua

Aurrekoarekiko alde handirik ez du, baina badakar berrikuntza interesgarririk; software biltegia hobetu dute

2010eko urriaren 13a
00:00
Entzun
Ubunturen aurreko bertsiotik sei hilabete pasatu dira dagoeneko eta, beti bezala, garaiz heldu da sistema eragile horren bertsio berria: Ubuntu 10.10, 2010eko 10. hilabetean argitaratu delako. Kasu honetan Maverick Meerkat izena jarri diote. Hala, bada, betiko Ubuntu Desktop, Ubuntu Netbook, Ubuntu Server eta Ubuntu Netbook adarrak, PCetarako, zerbitzarietarako etaordenagailu ultraeramangarrietarako, hurrenez hurren, jada eskuragarri daude Ubunturen webgunetik: http://www.ubuntu.com/. Era berean Kubuntu http://www.kubuntu.org/, Xubuntu http://www.xubuntu.org/, Edubuntu http://edubuntu.org/, Mythbuntu http://www.mythbuntu.org/ eta Ubuntu Studio http://ubuntustudio.org/ banaketak ere deskargatu daitezke 10.10 bertsioan bakoitzaren webgunean.

Ez du aldaketa handirik aurreko bertsioarekin, baina batzuk oso interesgarriak dira. Netbook bertsioan, esaterako, Interfazearen itxura asko aldatu da. Bestalde, lehenetsitako irudi ikustaile bezala Shotwell jartzea erabaki dute Canonicaleko arduradunek. Software biltegia nahiko hobetu da eta GNome 2.31 bertsioa ekartzen du Ubuntu Maverick Merrkatek.

Kubuntun, KPackageKit ere asko aldatu da eta Ubuntu Software Biltegiaren antzekoagoa da bertsio berri honetan. KUbuntuk KDEren 4.5 bertsioa ekartzen du.

Ubuntu One, Interneteko fitxategi biltegia, ere eguneratu da eta gainera Android edo iOS sistemetara hedatu da eta laster MS Windowspean egotea ere espero da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.