ZIBERGELA. Irisgarritasuna Interneten eta teknologia berrietan

Interneten eta norberaren sistemaren informazioa eta funtzionalitateak erabili ahal izateko, mugak muga, nabigatzaileek eta sistemek laguntza baliabideak ematen dituzte. Era berean, garatzaileek ere irisgarritasun irizpide batzuei jarraitu behar diete.

2010eko urriaren 13a
00:00
Entzun
Irisgarritasunak esan nahi du edozein pertsonak, zailtasunik gabe, zerbait erabili ahal duela edo zerbaitera iritsi ahal dela, nolabaiteko ezintasunak edo mugak eduki arren. Internet edo ordenagailu baten erabilerari dagokionez, irisgarritasuna da webgune edo aplikazio batenfuntzionalitateak, edukiak eta informazioa edonork ahalik eta errazen erabili eta ikusi ahal izatea.

Hirigintzan irisgarritasuna ez da kontu berria, eta Interneten eta teknologia berrietan, denboraren poderioz ere gizarteratuz joaten da. Hala ere, hirigintzan bezala, Interneten eta oro har teknologia berrietan urrats asko egin behar dira oraindik mundu erreala eta mundu birtuala benetan irisgarriak izan daitezen.

Internet eta teknologia berriak egun beharrezkoak dira hainbat arlotan: hezkuntzan, lanbidean, osasunean, administrazio publikoarekiko harremanetan, merkataritzan, aisialdian, eta baita beste askotan ere. Beraz, garrantzitsua da, alde batetik, webgune eta softwarearen garatzaileek irisgarritasun irizpideak kontuan hartzea eta bestetik, webguneen zein aplikazioen edukien informazioa eta funtzionalitateak erabiltzeko zailtasunak gainditzeko dauden baliabideak ezagutzea.

Irisgarritasuna guztiontzat da beharrezkoa

Pertsona guztiak izan ahal dira ezinduak une jakin batean, bai beso bat apurtuta dutelako edo ikusmen nekatua dutelako, esaterako. Zer esanik ez teknologia berrietan; izan ere, erabiltzaile batzuek ordenagailu zahar bat eduki ahal dute edo ez daukate nabigatzaileen azken bertsioa. Kasu askotan ere erabiltzaileek ez daukate instalatuta nabigatzailean animazioak ikusteko beharrezkoa den gehigarriaren azken bertsioa.

Teknologia berriei eta Internetari dagozkien irisgarritasun irizpideek puntu horiek guztiak ere kontuan hartzen dituzte. Beraz, webgune irisgarri batean, edozein nabigatzaile grafikorekin ikusi eta erabili ahal izango liratekeen edukiak eta funtzioak. Testu nabigatzaileekin ere (webguneen testu hutsa erakusten duten nabigatzaileak) ikusi ahal izango litzateke arazorik gabe. Izan ere, webgune irisgarriak errazago eta hobeto irakurtzen dituzte Internet bilatzaileen robotek, edukia irisgarriagoa delako eta, beraz, robotentzat ulergarriagoa. Gainera, esan behar da irisgarritasuna ez dagoela izugarrizko diseinu ederrekin kontrajarrita, irizpide zuzenak jarraitzea baino ez da.

Nabigatzaileekematen dituzten baliabideak

Nabigatzaileek baliabide batzuk ematen dituzte irisgarritasun zailtasunak gainditzeko. Mozilla Firefox-en web orriaren edukiaren tamaina handituz joan daiteke Ctrl eta + (Mac ordenagailueetan Sagarra eta +) tekleei klik eginez edo menu barran, Ikusi aukeran, Zoom atalaren barnean Gerturatu aukerari sakatuz. Txikitzeko, Ctrl eta - (Mac ordenagailuetan Sagarra eta -) teklekin egin daiteke edo Zoom atalaren barnean Urrundu aukeraren bitartez. Jatorrizko tamaina berreskuratzeko Ctrl (edo Sagarra) eta 0 teklei sakatu baino ez da behar edo Zoom atalaren barneanBerrezarri klikatuz. Aukera hau oso erabilgarria izan daiteke webgune batzuetan testuaren tamaina era eroso batean irakurtzen ez bada txikiegia delako. Lehen aipatutako funtzionalitatea eta tekla konbinazioak Google Chromen eta Safarin ere erabili ahal dira. Google Chromen menu barran ere Aukerak atalaren barnean Zoom ezaugarria ere aurkitu ahal da eta Safarin, menu barrako Bistaratze aukeran, handitu, txikitu eta jatorrizko tamaina aukerak erabili ahal dira, letra soilik handitzeko modua ere ematen du. MS Internet Explorerren ere Ctrl gehi + eta Ctrl gehi - teklakerabili ahal dira web orri batean zooma handitu eta txikitzeko, aparte, nabigatzaile honekmenu barraren Orrialdea aukeraren barnean Zooma ezaugarria ere badago. Kasu horretan, nahi den letra tamaina ere zehaztu ahal da eta ez web orri osoaren zooma,Letra tamaina ezaugarrian: oso txikia, txikia, ertaina, handia edo oso handia aukeratu daiteke.

Sistemek aukeran dituzten baliabideak

Sistemek ere aukeran dituzte pantaila irakurleak edo pantailan zoom egiteko baliabideak. Ubuntun eta GNU/Linux Gnome mahaigainetan, orokorrean, Sistema aukeraren barnean, Hobespenak atalean Teknologia Laguntzaileak azpiatala ikusi ahal da. Aukera horren bitartez, irisgarritasunerako laguntzak konfiguratu ahal dira: pantailan zooma egiteko lupa aplikazioak, pantailako teklatuak, teklatuaren eta saguaren erabilerraztasunak, eta abar. MS Windows sistemetan, Kontrol Panelaren barnean Irisgarritasuna aukera ikusi ahal da. Mac Os X sistemetan, Sistemaren Ezarpenak aplikazioan Iriste Unibertsala aukera ere ematen da hainbat laguntza konfiguratu ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.