ZIENTZIA. Bizi-osagaiak dituen exoplaneta bat topatu dute, bigarrena

Ura, karbono dioxidoa eta metanoa ditu HD 209458b planetak, baina gas planeta da, Jupiter bezalakoa

Irune Lasa.
Donostia
2009ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Teleskopio eta zunda berriei esker, gero eta gehiago dira zientzialariak topatzen dituzte exoplanetak, hots, gure Eguzki sistematik at daude planetak. Aste honetan bertan jakinarazi dute beste 32 aurkitu dituztela. Horiekin dagoeneko 400 bat dira 90eko hamarkadadaren hastapenetatik aurkitutakoa. Txilen, ESOk La Sillan duen behatokitik atzeman dituzte azken exoplaneta horiek, 3,6 metroko teleskopioko HARPS tresnaren bidez.

Beste ezer baino gehiago, aurkikuntza horietatik zera ondoriozta daiteke: ugari direla planetak gure Eguzki sistematik kanpo. Txikiak, handiak, arrokaz edo gasez osatutakoak, izarretatik hurbilago edo urrunago...

400 exoplaneta horietako batek, bizirik hartu ezin badu ere, biziaren oinarri diren osagaiak dituelaere jakinarazi dute aste honetan. Pegaso konstelazioan, 150 argi urtera dago, HD 209458b gasez osatutako planeta. Jupiterren neurrikoa da, eta bere izarretik oso hurbil du orbita. Bere izarraren paretik iragatean eragiten dituen kolore aldaketekin, espektroskopiaren bidez ondorioztatu dute ura, karbono dioxidoa eta metanoa dituela, eta elementuok ugari izan daitezkeela hainbat exoplanetaren atmosferan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.